Hitzlari Plenarioak

Iker Unanue Arruti

Associated fellow in powder technologies Materials & Processes Department, ITP Aero

Ingeniaritza ikasketak EHUko E.T.S.I.I. an burutu ostean ITP Aero-n jorratu dut nere ibilbide profesionala 2001 tik ostean Materialetako funtzioaren barruan. Hasieran fabrikazioari eta elementu finitutako simulazioari erlazionatutako I+D proiektuetan lanean ibilirik, beti materialaren gain zuten eragina landuz. Ondorengo urteetan prozesu berezien (soldadura, TT, EDM, ECM, SPF+DB…) arloa jorratzen, materialen jokaeran zer efektu zuten, diseinua egiteko behar diren datuak ateraz eta produkzioan azaltzen ziren arazoak konpontzen lagunduaz. 2008 an Associate Technical Fellow izendatua izanik prozesu berezietan. 2010 ITP Aero soldatzen zen lehengo pieza kritikoaren garapena egiteagatik saritua izanik. Prozesu berezien ezagutzaren garapenean 2013an “European Welding Engineer” titulua lortuz. Azkenengo 10 urteetan berriz fabrikazioa gehigarriaren inguruan jorratuz ibilbidea, batez ere L-PBF teknologiaren inguruan. ITP Aeron eduki duen bilakaeran guztian parte harturik, I+D eko hasierako fasetik hegazkin zibiletan hegan egiteko zertifikazioa jaso duen lehen pieza lortu arte. Tarte horretan hauts metalikoaren fabrikazioa, materialen garapena, diseinuko datuen lorpena, makina eta piezen balidazioa aurrera eramateko behar diren prozedura guztiak garatuz. 2021 ean Associate Technical Fellow izendatua izanik hautsaren inguruko teknologietan.

Fabrikazio gehigarrian (L-PBF) esperientzia aeronautikan: prozesua-materiala-diseinua. Hitzaldiak L-PBF fabrikazio gehigarriaren teknologian ITP Aero-k lortu duen garapenaren erakusgarri izan nahi du. Bi galderei erantzuna ematen zaie hitzaldi honetan; zein den gaur egun ITP Aero-k duen garapen maila eta nola heldu den garapen maila horretara. Aurrengo galdera adibideen bitartez jorratzen den bitartean bigarrengoa erantzuteko prozesua-materiala eta diseinuaren arteko erlazioa hartzen da ardatz.

Naiara Rodriguez Florez

Irakasle Titularra | Ikerbasque Research Associate Tecnun, Nafarroako Unibertsitatea

Naiara Rodriguez-Florez doktorea Tecnuneko, Nafarroako Unibertsitateko Ingenieritza Eskolako, irakaslea eta Ikerbasque ikerlaria da. Bere ikerketa-lerroak hezur biomekanikan eta hezurren ordezkoen diseinu eta fabrikazioan oinarritzen dira. Industria Ingeniaritzan lizentziatua Tecnunen (2011), Eusko Jaurlaritzaren doktoretza-aurreko beka lortu zuen Imperial College London unibertsitatean (Erresuma Batua) doktoradutza burutzeko. Tesian hezur patologikoen egitura eta propietate mekanikoak karakterizatu zituen. Ondoren, Great Ormond Street Hospital for Children eta University College London-en (Erresuma Batua) lan egin zuen post-doc ikertzaile bezala. Ospitalean integratuta, bere eginkizuna jaiotzetiko gaixotasunak zituzten haurren garezurreko kirurgia hobetzeko arloak identifikatzea izan zen, ingeniaritza biomedikoa eta zientzia klinikoa uztartuz. 2017an Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan sartu zen irakasle gisa, eta bertako Gainazalen Teknologietako ikerketa-taldeko kide izan zen. 2019az geroztik, Tecnuneko Materialen Mekanika eta Fabrikazio Aurreratua ikerketa taldeko kide da, non biomedikuntza arloko proiektuetaz arduratzen den. Ikerbasque Research Fellow izan ostean (2019-2024), Ikerbasque Research Associate postua lortu berri du. Aldizkari kliniko eta ingeniaritzakoetan 36 artikulu idatzi ditu, 15eko h-indizea lortuz. Young Basque Investigator Award (2017) saria jaso zuen Bizkaia Talent-en eta SRUK/CERU-en (Espainiako Ikertzaileen Elkartea Erresuma Batuan) eskutik. Bere lana 30 kongresu baino gehiagotan aurkeztu du eta hainbat sari jaso ditu: European Society of Biomechanics Travel Award (2013, 2014, 2016), Arthritis Research UK Grant (2014), Imperial College Trust (2014), SRUK/CERU Travel Grant (2016).

Materialak Gorputzaren Euskarri. Hezurrekin erlazionaturiko arazo eta gaixotasunak dira epe luzerako min larriaren eta desgaitasun fisikoaren kausa ohikoena, eta milioika pertsonari eragiten diete mundu osoan. Zahartzeak zein patologia eskeletikoek aldaketak eragiten dituzte hezurraren maila hierarkiko ezberdinetan, haren gaitasun mekanikoa okertuz. Hau ulertzeko, gaixotasun eredu ezberdinen hezurren propietate mekanikoak, egiturazkoak eta konposiziozkoak karakterizatu daitezke. Hezur materialaren ulermena ezinbestekoa da hezurrari eragiten dieten gaixotasunei aurre egiteko tratamendu farmazeutikoak hobetzeko. Horrez gain, hezurraren propietate mekanikoak eredu konputazionaletan erabil daitezke kirurgia edo tratamendua modu zehatzago batean planifikatzeko, batez ere gaixotasun harraroen kasuan. Hezurra hobeto ulertzeak, honen ordezkoen diseinu eta fabrikazioan ere eragin zuzena du. Hezur-ordezkoen optimizazioa (bai ehun-ingeniaritzarako, bai inplante gisa jarduteko) kuia biologiko zein biomekanikoak asetuz, gaitasun mekanikoa kontrolatzean datza. Pertsona bakoitzaren beharren araberako konponbideak diseinatu ahal izateko, ezinbestekoa da hezur-inplanteen arteko elkarrekintza eta mekanobiologia ulertzea, baita geometrikoki konplexuak diren inplanteak fabrikatzeko ahalmena izatea ere. Laburbilduz, hezur materiala sakonago ulertuz, hezurretako tratamenduak hobetu daitezke eta honek aldi berean, pertsona bakoitzaren beharrei egokituriko hezur-ordezkoak diseinatu eta fabrikatzeko aukera zabaltzen du. Betiere helburu konkretu batekin: hezurretiko gaixotasunak dituzten ume zein helduen bizi kalitatea hobetzea.

 

KONTAKTUA

 mzt6@mondragon.edu